Hizkelan Jardunaldia Gasteizen

Hizkelanek Nieves Cano ikastetxean antolatutako Lanbide  Heziketa eta  lana euskaraz  jardunaldian parte hartu genuen urriaren 15an.

Helburua: Lan mundua euskalduntzearen esperientzia honetan dauden proiektu eta proposamenak aurkeztea, ideia berri eta praktika onak partekatzea, ekarpenak jasotzea eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri ematea.

Lanbide Heziketako ikastetxe eta enpresa askok euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, eta hartzeko asmotan dira beste asko ere. Jardunaldi honekin, beraz, ezagutarazi nahi da zer-nolako pausoak ematen ari diren euskara eguneroko jardunean txertatzeko ahaleginean Lanbide Heziketan, eta elkarte eta enpresetan.