Eskola Hiztun Bila

Aurten ere Eskola Hiztun bila jardunaldietan parte hartu dugu. Bilbon izan dira EHU/UPV-n Bizkaia aretoan.

Eskola Hiztun Bila jardunaldiak ikastetxeetako hizkuntza normalizazioko 400 teknikaritik gora elkartu ditu.

Urtero antolatzen ditu Hezkuntza Sailak aurten XXIII. ediziora iritsi diren Eskola Hiztun Bila jardunaldiak. Hizkuntza normalkuntzarako Ulibarri programan parte hartzen duten ikastetxeei eta bertako arduradunei zuzendurik, formazioa eta esperientzia trukaketa ditu helburu. 1996-1997 ikasturtean jarri zen abian Ulibarri programa euskal ikastetxeetan. Euskararen normalizazio alorrean aitzindari, egun sendo eta erabat errotuta dago programa hau, eta Euskadiko 410 ikastetxek hartzen dute parte bertan, euren egunerokoan euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko xedez.

                               

 

Hizkelan Jardunaldia Gasteizen

Hizkelanek Nieves Cano ikastetxean antolatutako Lanbide  Heziketa eta  lana euskaraz  jardunaldian parte hartu genuen urriaren 15an.

Helburua: Lan mundua euskalduntzearen esperientzia honetan dauden proiektu eta proposamenak aurkeztea, ideia berri eta praktika onak partekatzea, ekarpenak jasotzea eta euskalduntze bidea errazteko baliabideen berri ematea.

Lanbide Heziketako ikastetxe eta enpresa askok euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, eta hartzeko asmotan dira beste asko ere. Jardunaldi honekin, beraz, ezagutarazi nahi da zer-nolako pausoak ematen ari diren euskara eguneroko jardunean txertatzeko ahaleginean Lanbide Heziketan, eta elkarte eta enpresetan.

                                             

Ikusi gehiago...