Erizaintzako Zaintza Osagarriak
Erdi Mailako Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Zikloak 1400 ordu irauten ditu, derrigorrezko tutoretzapeko praktikak eta guzti. Lehenengo ikasturtean jarraian adierazten diren moduluak emango dira, eta bigarren urtean praktikak egingo dira enpresetan, irailetik abendura bitartean.
Ikasketa Plana
- Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa
- Erizaintzako oinarrizko teknikak
- Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa
- Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa
- Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak
- Lan-giroko harremanak (LGH)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea
- Kalitatea eta etengabeko prestakuntza
- Lantokiko prestakuntza (LP)
Gaitasun Profesionalak
- Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.
- Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzeko.
- Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun-materiala eta -tresneria osasun-baldintzetan mantentzeko.
- Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikokoeta osasun-heziketako teknikak bere mailan aplikatzeko.
- Ahoaren eta hortzen oasun-tresnerian instrumentazio-zereginak egiteko.